Aldaika hezkuntza elkartea aberasteko asmorik gabeko entitatea da. Bere helburu nagusia da adin txikikoen, gazteen eta euren familien garapen pertsonala eta soziala bultzatzea. Euren beharrei erantzunez, gizarte, hezkuntza, kultura eta aisialdi programak gauzatuko ditugu komunitatearen ikuspegitik.
KOMUNITATE EREDUA
Bai gure programa bai gure hezkuntza zeregina komunitate ikuspuntutik abiatuta dagoen lan ereduan oinarrituta dago.
Esku-hartzeak pertsonaren eta komunitatearen garapena sustatzera jotzen du; hau dena, kontzientzia hartzean, parte hartzean eta protagonismoan oinarritutako hezkuntza ikuspegitik.
Gure komunitate ereduen printzipioak hauexek dira:
• Aurrezaintzako izaera: komunitatea ezinbesteko tresna da honetan. Esku- hartzeak arriskuan dauden pertsonak, familia eta taldeen prozesua abian jartzea du helburu baldintza positibak eskuratzeko.Horretarako, komunitateak parte hartu behar du bai bizitza kalitatearen aldeko faktoreak indartzeko bai beste batzuk egokitzeko.
• Izaera globalizatzailea: Esku-hartzea osoa da; hau da, pertsonaren alderdi guztiak kontuan hartzen ditu: psikologikoki, formazio aldetik, familia eta gizarte bateko kide gisa.
• Hezkuntza izaera: pertsona da subjektu aktiboa bai bere garapenean bai komunitatearenean.
• "Forma desberdinak" hartzeko aukera: komunitatearen ezaugarriei, beharrei eta eskaerei egokituz, komunitate bakoitzean dauden arazoei erantzun egokia emanez.
Plaza de Levante, 2 1º Iz.
48015
Bilbao
Tel. 94 476 29 83