DEFINIZIOA
Gizarte-hezkuntza esku-hartze programa hau Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei lotuta dago. Bere helburua hau da: arrisku egoera batean dauden adin txikikoengan eta euren familiengan esku-hartzea eta aldaketa eragitea esku-hartze honen bitartez.
HARTZAILEAK
Bilboko lehenengo barrutiko gizarte arriskuan dauden adin txikikoak eta euren familiak.
HELBURU OROKORRAK
ESKU-HARTZEKO ESTRATEGIAK .
Giro informalean zein formalean pertsona bakoitzarekin harremana izateak eta eurekin lotura afektiboa sortzeak lagunduko digu aldatu edo indartu behar diren kontuak ezagutzen eta pertsona bakoitzarekin prosezuan egoten.
Komunitatea harremantzeko eta garatzeko lekua da. Horregatik, gizarte lana ezinbestekoa da gizartean aldaketa eragiteko; lan hau pertsonak auzoetan txertatuz eta baztertuak haintzat hartzeko gauza izango diren komunitateak sortuz egingo dugu.
KUDEAKETA
Titulartasuna publikoa da, Bilboko Udalarena ( Enplegua, Gazteria eta Kirola Saila).
Lehenengo barrutiko EISECO PROGRAMA topatu ahal da:
Deustuko Udaltegia ( Bidarte) Agirre Lehendakaria, 42-1. solairuan. 48014 Bilbo.
Plaza de Levante, 2 1º Iz.
48015
Bilbao
Tel. 94 476 29 83