Haurgune
DEFINIZIOA
Haurren Arloek aisialdiaren esparruan hezkuntza eta gizarte alternatiba bat osatzen dute. Bertan, 5-12 urte bitarteko umeek aurkitzen dute harremantzeko, topatzeko, parte hartzeko, elkarrekin lan egiteko eta jolasteko lekua. Honela, ikuspuntu orokor, aktibo eta sormenezko batetik euren izaera garatuko dute bai norbanakotasuna errespetatuz bai sozializazioa erraztuz.
Haur Arloko helburuak dira:
- • Hezkuntza TL.
- • Sozializazioa.
- • Garapen orokorrean laguntzea.
HARTZAILEAK:
- • 5-9 urte bitarteko haurrak.
- • 10-12 urte bitarteko neska-mutilak: Kidegune Programa.
PROGRAMAK
- - Haurgune eta Kidegune: Urritik Ekainera.
- - Jarduera bereziak Gabonetan.
- - Jarduera bereziak Aste Santuan.
- - Udako Jolastoki programa 4-5 urte bitarteko haurrentzat Uztailean.
JOMUGAK
- • Jolas-jarduera sortzen erraztea. Honek psikomotrizitatea, adimena, garapen kritikoa, harremanak, sormena lantzen lagunduko die haurrei.
- • Aisialdian hezitzea. Hau da, egungo gizartean pertsona izaten lagunduko zaie elkar bizitzeko eta norbanakoaren eta gizartearen garapena lortzeko oinarrizko baloreak azpimarratzen.
- • Auzo bateko berdinen arteko harreman informalak erraztea eskaintzen den elkargunearen bitartez, jolasaren bitartez, hain zuzen ere.
- • Haurraren parte hartzea auzoko zein hiriko jarduetan bultzatzea.
- • Auzoko beste elkarte batzuekin haurrei zuzendutako proiektuak eta jarduerak antolatzea.
GURASOEI DAGOKIENEZ
- • Jolas-gune bat bai gurasoak bai haurrak harremantzeko.
- • Haurrekin harramantzeko beste aukera batzuk ematea.
- • Jostailuen hautaketak zer garrantzia duen konturaraztea. Hau da, jostailu onenak dira jolasten ordu gehiago eskaintzen dutenak, imajinazioa eta sormena pizten dutenak eta haurraren adinera egokitzen direnak.
GIZARTEARI DAGOKIONEZ
- • Haurrekin lan egiten duten hainbat elkarteri eta baliabideri jakinaraztea Haurren Arloko helburuak eta funtzioak.
- • Haurrak zein gurasoak parte hartzera bultzatzea auzoko zein hiriko ekitaldi eta jardueretan.
JARDUERAK:
Programazioak jolas librean dauka oinarria, honez gain, beste motatako jarduera batzuk egiten dira:
- JARDUERA ZUZENDUAK: Hezitzaileak programatzen dituen haurrentzako jarduerak dira. Mota desberdinetako jarduerak izan ahal dira, batetik, Haur Guneko lekua indartzen dutenak, eta bestetik, tailerrak, talde dinamikak, jolasak, eta abar. Arlo honetan ere sartzen dira Haur Guneko beste espazio batzuekin lotutako jarduerak: psikomotrizitatea, adierazpena, eraikuntza, taierrak eta jolasak zuzenduta, irakurketa…Jardueraren arabera Haur Guneko arduradunak edo haurrek eurek zuzendu ahal dute.
- JOLAS-LIBRE JARDUERAK. Haurrek erabakitzen dute zertan, noiz, nola, noiz eta norekin jolastu edo jardun; hau dena, hezitzailearen parte hartzetik kanpo.
- JARDUERA ALTERNATIBOAK: Jolas-libre jardueraren dinamika berdina izanda, beste proposamen batzuk ematen zaizkie, adibidez, irakurketa, mahai jokuak, giñola, marrazketa…).Horrela, haurrak berak bere interesetara eta gustura egokitzen du lekua.
- JARDUERA BEREZIAK: Hezitzaileak programatzen ditu urteko sasoiak kontuan hartuz, adibidez, Gabonetan, Inauterietan, urtebetetze ospakizuna hilaren amaieran, kurtso amaierako jaia.
Erabiltzaileen parte hartzea funtsezkoa da zerbitzua aurrera eramateko.
GUNEAK
- - Adierazteko gunea.
- Psikomotrizitatearen gunea.
- Irakurketara bultzatzeko gunea.
- Musikaren gunea.
- Mahai-jolasen gunea.
- Tailerren gunea.
- Eraikuntza-jolasen gunea.
- Teknologi berrien gunea.
- Kanpoko guneak.
KUDEAKETA
Titulartasuna publikoa da, Bilboko Udalarena (Enplegua, Gazteria eta Kirola Saila).
NON GAUDEN:
-DEUSTUKO HAURGUNEA.
-Bidarteko Barrutiko Zentroan.
Agirre Lehendakaria, 42 behea.
48015 Bilbo.
Tfnoa: 94.476.23.31