gente caminando por la calle

aldaika

BILBAO GAUA PROGRAMA

DEFINIZIOA

BILBAO GAUA asteburuetako gaueko aisia eskaintza alternatiboa da 16-30 urte bitarteko gazteentzat.

HELBURUAK

  • • Gazteen elkarteak eta gazteak inplikatzea programa honen egituran eta garapenean.
  • • Azpiegiturak hobetzea eta ekipamenduak egokitzea kirol zein kultura aisialdi jarduerak abian jartzeko.
  • • Gazteei ezagutaraztea bai bertako bai beste herri batzuetako kultura eta ohiturak.
  • • Programa jarraitua, osoa eta herri arteko kulturala izatearen alde egitea.
  • • Komunitateko aisialdiko jarduerak handitzea, hobetzea eta bideratzea kontsumisnoa oinarrituta ez dagoen egitura baten barruan.
  • • Gizakion baliabideak bultzatzea. Hau da, gazteen abileziek eta euren bideratzeak indartuko dituzten kanpoko eskaintzaren aurrean aisialdi aukera ezberdinak.
  • • Ekintza batzuk zehaztea eta sustatzea kultura jarduera bereziak (arte eszenikoak, antzeslanak, erakusketak, musik…) ezagutarazteko eta bultzatzeko.
  • • Programa garatzen den guneko gazteei egokitutako ekintzak bultzatzea.
  • • Gazteen arteko harremanak sustatzea jarduera parte hartzaileen bitartez.
  • • Gazteengana gehiago hurbilduko den kirol eta kultura eskaintza handitzea.
  • • Asteburuetako gaueko eskaintza alternatibo eta jarraitu bat ematea.
  • • Beste aukera bat izatea gazteek aisialdi osasuntsua, ezberdina, eta era askotakoa izan ahal izateko
  • • Adi egotea eskaera, interes eta aldaketa berriei asteburuko gazteen aisia jarduretan.

METODOLOGIA

  • -Parte hartzailea: proiektuaren helburua da gazteen aisia aukera ezberdinetan lan egitea euren eskaerak eta beharrak asetzeko.
  • -Aktiboa: Gazteak dira protagonista nagusiak parte hartzen duten jardueretan.
  • -Sormenezkoa: proposamen berriak eta irudimenezkoak izatea.
  • -Alternatiboa: gazteen aisialdirako aukerak handitzeko jarduera ezberdinen alde egiten dugu.
  • -Malgua: programako erabiltzaileen beharretara eta interesetara sentikor izaten saiatzen gara. Honek aldaketa egokiak egiten laguntzen digu aldaketen aurrean.
  • -Pertsonalizatua: programazioa auzoko beharretara egokitzen saiatzen gara kudeaketatik eta esperientziatik.

JARDUERAK

  • -TEKNOLOGIA BERRIAK: KZgunea, informatika ikastaroak, argazkigintza digitala, musika ordenagailuz, fotomontaketa, filmeak bikoiztea.
  • -MUSIKALAK: perkuzio brasildarra, txalaparta, DJmusika, musika brasildarra, erritimo kubatar tailerrak, perkusio afroarabiarra, musikoterapia.
  • -DANTZAK: dantza latindarrak, dantza brasildarrak, dantza afrokubatarrak, hip-hop, funky, sabeleko dantza, dantza afrikarrak, saltsa, euskal dantzak, saloiko dantzak, dantza karibiarrak.
  • -ELKARGUNEA: ordenagailua, bideokontsolak, jokuak, komikiak eta aldizkariak, musika, ping-pong, futbolina.
  • -TAILERRAK: barrearen tailerra, sexualitatea, makillajea, magia, globoflexia, henna tatuajeak, aromaterapia, farmazia naturala, malabarismoa, scalextric, manga, logika jokuak, sentzumen tailerrak, grafología, aurpegi masajea.
  • -ESKULANAK: maskara tailerra, zeramika dekorazioa, abalorio tailerra, kristalezko dekorazioa, patchwork, kandelak, larruzkoak, gerrikoak, gore makillajea, lorezaintza.
  • -ASTROLOGIA: numerología, harri magikoak, astrología, horoskopoak, planetariuma.
  • -EXPRESIOA: Antzezlanak, mimo, clown.
  • -SUKALDARITZA: betiko sukaldaritza, afrodisiakoa, italiarra, begetarianoa, arabiarra, koktelak, pintxoak eta kanapeak, irabiakiak, pastelak.
  • -JARDUERA BEREZIAK: kontzertuak, gai bati buruzko gaua, antzezlanak, gazteek egindako erakusketak, rol eta estategia jardunaldiak, patinajea..
  • -IKASGELAK
  • -IKASTAROAK: Antzezlanak, sukaldaritza, grafología, filmak bikoiztea, kitarra, dantzak...

KUDEAKETA

Bilboko udalarekin hitzarmena daukagu, zehazki, Enplegua, Gazteria eta Kirola Sailarekin.

NON GAUDEN
-Deustuko udaltegian
Agirre Lehendakaria Etorbidea, 42 behea.
48014 Bilbo.
Telefonoa: 94.447.80.31
Web: www.bilbao.net
E-Posta: bilbao.gaua@ayto.bilbao.net

Plaza de Levante, 2 1º Iz.
48015
Bilbao
Tel. 94 476 29 83