gente caminando por la calle

aldaika

Historia

1995

Hasieratik elkarlanean ari gara AVAIM (Tratu txarrak jasaten duten umeak laguntzerako euskal elkartea) elkartearekin.

1996

Gazteleku, Bidegintza eta Aldaika elkarteek SUSMOA( Federación de equipos de intervención comunitaria) sortzen dute.

1999

Programen kudeaketa hasten dugu:

• Deustuko HAURGUNE (5-12 urte bitarteko umeei zuzenduta).

• Deustuko GAZTEGUNE (13-25 urte bitarteko gazteei zuzenduta).

2001

BILBO.GAUA programa hasten dugu. Gaueko aisialdi programa hau 16 urtetik 30 urtera bitarteko gazteei zuzenduta dago.

2002

"Zugazte" (San Inazio eta Elorrietako nerabeentzako aisialdia) programari ekin diogu.

2003

Bilboko Uribarriko barrutian Gaztegune programa kudeatzen hasten gara.

2004

Etorkintza Fundazioarekin lanean hasten gara gazteengan gertatu ahal diren arrisku jokabideak ekiditeko eta kudeatzeko.

2007

Elkarteko arlo guztietan Kalitate zertifikatua eskuratzeko prozesuan sartzen gara. Horrela, 2008an PREMIE agiria ematen digute.

KOORDINATU EDOTA LAN EGITEN DUGU ZENBAITEKIN:

• GIZARDATZ: Bizkaiko Gizarte Ekimeneko eta Esku Hartzeko Entitateen Elkartea.

• SUSMOA: Elkarte eskuhartze lantaldeen federakundea.

• AVAIM: Tratu txarrak jasoten duten haurren laguntzarako euskal Elkartea.

• ETORKINTZA Fundazioa.

• Bilboko Udalaren Giza-Kultura Batzordea Lehenengo Barrutian.

• Bilboko Udaleko Droga-menpekotasunen Aholku Kontseiluko kidea.

• Uribarriko Aldapan Gora Kordinakundeko kidea.

• Deustuko Unibertsitateko eta EHUko Gizarte-Hezkuntza “Practicum” programan parte hartzea.

• Eusko Jaurlaritzako I eta II GAZTE PLAN egitasmoetan GIZARTE AGENTE parte hartzea.

• Bilboko Udaleko II. BILBAO AKTIBA eta I. GAZTE PLANEAN GIZARTE AGENTE parte hartzea.

Plaza de Levante, 2 1º Iz.
48015
Bilbao
Tel. 94 476 29 83